Eneko Arocena
Gelako lagunen abenturak
Gelako lagunen abenturak.
2012/12/17
Buruhandiekin herriko festetan
Eneko Arocena
Dekorazio lanetan!
Kaixo,
Gaur Noraren etxera joan naiz, eta eguberrietako zuhaitza jarri dugu. Ondoren bolatxoak eta jaiotzak jarri ditugu eta oso politak gelditu zaizkigu.
Gero kaja guztiak trasterora bueltatu ditugu.
Eguna bukatu denean etxea txukuna eta apaina gelditu zaigu.
Orain Jesusen jaiotza itxoitea besterik ez daukagu (beno, eta Erregeen etorrera baita, noski!)
Eguberri on!
Jolasean
Kaixo ni Epiren etxera joan naiz jolastera eta han harrapaketan , izkutaketan eta ordenagailuarekin jolastu gara.
Agur.
2012/12/16
Jack Sparrow beldurgarria...
Kaixo:
Nik Jack Sparrow dut izena. Barkuaren kapitaina naiz, eta oraintxe bertan ezin det hitzegin, zeren gerra txiki bat egiten nago.
Hementxe daukazue gerra honen argazki bat.
Agur
Ipuin kontaketa
Kaixo!
Ni Bartolo naiz eta Txikiri eta Dormiloneri ipuin bat kontatzen ari naiz.
Hasiera kontatuko dizuet:
Antzina, behi, ardi, txakur, katu eta animalia guztiek, eta belar eta arbolek hitz egiten zutenean..........
Aguuuuuuuuuuuur!!!!!!!!
Bartolo
Gabonetako prestaketak
Ni Babau naiz. Txakur txiki bat. Gaur a zer ondo pasa dudan Gabonetako zuhaitza jartzen! eta gehien gustatu zaidana, zuhaitzari izarra jartzea izan da. Agur lagunok! Laister arte!
Jaiotza jartzen!
Lehengo astean jaiotza jarri nuen, hotz asko egiten zuen eta nere lagun landerrek txano gorri bat jarri zidan hotzik ez pasatzeko.
2012/12/14
Bugs Buni jolasean
Kaixo!!
Ni Bugs Buni naiz eta ni Benon. Gaur harrapaketan jolastu gara ,
orain lotara goaz bueno aguuuuuuuuuuuuuuuuuuur!
2012/12/12
2012/11/07
Buuuu... Beldurra!!!
Halloween!!! Ze beldurra!
A ze sustoak eman
dizkidate mounstroz jantzita eta
kalabera beldurgarria
Baina berez oso
ondo pasa dut
eta gainera bizkotxoa oso goxoa
eta handia zen. Eta
gero 3 lagun
egin ditut.
2012/10/30
Epi perretxikotan
Kaixo ni Epi naiz, atzo mendira joan nintzen eta horrelako ontto handiak aurkitu nituen eta gainera oso dibertigarria izan zen.
Agur nire lagunak beste bat arteeeeeeeeeeeeeeeee!!!
2012/10/29
Trancas parrandan doa!
Kaixo:
Gaur arrantza egitera joan gara nire laguna Luna eta ni, gero parranda pixka bat egingo dugu, eta ez gara hamabiak arte itzuliko etxera.
Agur!
Spiderman planetarium-era joan da
Kaixo Spiderman naiz eta hemen nago Donostiako zientzia museoan, Planetarium-era joan naiz Adur eta bere familiarekin. Han gauza asko ikasi ditut: adibidez,zelulak izan zirela lehenengo izaki bizidunak. Oroigarri bezala argazki hau ekarri dizuet, ni eta Einsten.
Aguuur!
Margari gure lagun berria
Kaixo:
Margari naiz. Asteburuan Heleneren etxean egon naiz eta gauza pilo bat egin genituen. Lehenik Wii-an jolasten ibili ginen, baina Helenek beti irabazten zidan. Ondoren bazkaldu egin genuen kalabazazko purea eta petxuga ummm! Zein gozoa! Gero pasteltxoak ere egin ditugu: eztizkoak, fruitu lehorrezkoak, txokolatezkoak, azukrezkoak... Azkenik, telebista ikustera joan ginen.
Margari
Minnie beldurrez
Hementxe nago ni, Geronimo Stilton irakurtzen. Oso dibertigarria da gainera, azkenetako orriadeetan joku batzuk daude eta gaztelu bat ere badago, oso beldurgarria dena. Niri beldur pixka bat ematen dit baina ez da ezer. Momia pila daude eta gauean mamu asko.
Aguuuuur!!!
Minnie
Goofy ezkutaketetan jolasten
Kaixo:
Gaur izkutaketetan jolastu dut familiarekin eta oso ondo pasa dut, gainera ilunpetan jolastu dugu, baina linternarekin ezerrekin ez txokatzeko.
Doraemon eta dordoka
Kaixo lagunak!
Gaur Naiaren etxera joan naiz eta bere dordoka erakutsi dit. Asko-asko gustatu zitzaidan. Gainera, argazkia atera zigutenean ere ez nion bistarik kendu. Agur lagunak eta laster arte!
Barrancas eta Erreala
Kaixo
Argazki honetan Alexen etxean agertzen naiz futboleko kolekzioa egiten. Alexenk badakienez, errealzale amorratua naizela, Talde osoarekin argazki bat atera dit.
2012/10/04
Mickie eta bere lagun berria
Kaixo:
Mickie naiz eta gaur Iñakiren etxera joan naiz jolastera. Tigrea ezagutu dut. Oso ondo pasa dut harekin jolasean. Harrapaketetan, izkutaketetan, brilet-ean, partxisean, saskibaloiean eta beste hainbat jolas dibertigarretan. Gero telebista ordu betean ikusi dugu eta ordenagailuan jolasean ibili gara. Azkenik arraiari jatekoa eman diogu eta eseri eta argazki hau atera dugu.
Goofy ohera doa
Kaixo:
Goofy naiz eta lo egitera noa. Oso oso nekatutaa nago,bart,berandu sartu nintzen ohera eta. Hainbeste parranda egin eta gero oso nekatuta nago.
Odoloiiiin!!
Berdi ingelesa ikasten
Kaixo:
Hemen nago, Berdi ingelesa ikasten eta zenbakiekin hasi naiz, one, two, three eta gero animaliekin hasiko naiz. Beno, utzi egin behar zaituztet.
Bye-bye!
Spiderman eta bere oparia
Kaixo:
Ni Spiderman naiz eta Luciari oparitu diodan koadroarekin nago argazki bat ateratzen. Nire aitak marraztu koadro hau.Luciaren melrendolan txupi-piruli pasa dug!!
2012/09/25
Eurodisneyra bidaia
Nere lagun Sara eta bere familiarekin Eurodisney-en egon gara asteburua pasatzen. Bertan Mickey ezagutzeko aukera izan genuen, a ze suertea!
2012/09/19
Hamsterrarekin jolasean
KAIXO!
GAUR MIKELEN HAMSTERRAREKIN ARGAZKI BAT ATERA DUT. HAMSTERRAK KOKO DU IZENA ETA LAGUNAK EGIN GARA. BENETAN OSO ONDO PASA DUT.
AGUR.
2012/05/16
Port Aventuran asteburu pasa
Asteburu luze honetan Port Aventuran pasa dut. Apirilak 28/ maiatzak1 bitartean. Bai ondo pasa dugula. Gomendatzen dizuet
Burgin asteburu pasa
Kaixo ,ni Triki naiz .
Asteburu luze honetan Burguira joan
naiz eta eguraldi txarra egiten zuenez almadia ez zen jaitxi
.
Eguraldi txarra egiten zuenez frontoian eskulan
batzuk egin genituen : txotxongiloak eta loreak.
Agur Triki .
2012/05/04
Berdi telebista ikusten
Ni Berdi naiz eta erabaki dut gaur goizean telbista ikustera joango naizela. Horton pelikula ikusi nahi dut. Horton pelikula bukatu denean oso-oso dibertigarria iruditu zait. Animali asko-asko zeuden: kanguroak, tximu asko eta animali gehiago. Berdi pelikula ikusten ari zela bat- batean animali guztiak etxera sartu ziren. Nere bi ahizpak ikaratu egin ziren. Denbora bat pasa eta gero, animaliak bearien etxera joan ziren.
2012/04/23
Goofi "pizzero"
Kaixo:
Goofi naiz eta pizza bat egiten saiatu naiz. Nahiko ondo atera zait. Nahi baduzue piska bat eremango dut eskolara. Beno, utzi egin behar zaituztet.
Astelehenerarte!
Minnie kromoekin
Kaixo:
Minnie naiz eta hemen nago Alexen album-ean kromoak sartzen. Pakete bat erosi nuen eta Errealeko bi tokatu zitzaizkidan.
2012/04/16
Minnie kanping-ean oporretan
Kaixo!
Minnie naiz. Aste Santuan Frantziako kanping batean egon naiz. Argazki honetan ka`npigneko igerilekuan nago eguzkia hartzen. Oso ondo pasa dut eta gainera mini clubean eskolako lanak egin ditut. Aguuuur
Minnie
Barrancas Elizara
Kaixo!
Barrancas naiz eta Helduaingo elizara joan naiz mezetara Aste Santuko ostegun Santua ospatzera eta eliza oso polita da. Aguuuur!
Doraemon Karate egiten
Kaixo!
Karate ikasten ari naiz, teknika batzuk dakizkit eta oso ona naiz, batzuk irabazten didate eta beste batzuk ez didate irabazten. Besteak ere onak dira!
2012/03/18
2012/03/14
Koko telebista ikusten
2012/03/07
2012/03/06
PRAKALUZE LOTAN
Pintxito altxor gainean
2012/03/05
puxika siestan
Kaixo, ni Puxika naiz eta nire ondoan daudenak, Artzauna, Martin eta Txuri dira, siesta bat ari gara egiten.
Minnie futbolean
Hemen nago futbolean jolastu aurretik begira. Tolosako kamiseta jantzi dut eta oso, oso polita da eta nire anaia jazten ari da. Orain, futbolean jolastuko dut beste lagunekin batera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)