Gelako lagunen abenturak

Gelako lagunen abenturak.

2014/11/06

Kaixo,
Whiski naiz. Hemen Sasioaren etxean nago bere gelan panpinekin jolasten. Beraiekin lo egiten dudanean 24:00ak arte parranda egiten dugu. Panpin guztiak lagunak gara eta oso ondo pasatzen dugu elkarrekin. Oso gela polita daukate, gustatuko litzaidake hor bizitzea. Etxea polita da ere, sofa ere oso biguina da, koltxoneta bat ematen du. Beno, pena ematen dit uztea baina utzi egin behar zaituztet.
Whisky.

Mickie eta pilota

Ni Mickie naiz eta Haizearen etxean nago pilota batekin jolasten, pilota lepotik zintzilik dut. Oso ondo konpontzen gara Haizea eta ni. Gaurkoagatik nahikoa izan da. AGUR!

Spiderman mendian





Kaixo!
Gaur Garaziren familiarekin mendira joan naiz. Oso eguraldi ona egin digu eta Urkizuko mendi batera igo gara. Oso dibertigarria izan da eta poniei janaria eman diegu. Beno ba,
AGUUUUR!

2014/11/05

Trankas uzta jaten


Trankas piperrak jaten ari da. Aitonaren baratzekoak dira. Oso goxoak daude eta babarrunak ere bai!!

Izar denetarik egiten du!



Izar oso maja da begira: denetik egiten du . Pianoa jotzen du eta oso ondo gainera. Pablo lotan jarri du eta biberoia ematen ari zaio. Pablok ere esaten du Izar oso maja dela.

Mickie lagunekin jolasten


Kaixo Mickie naiz,
Saioaren etxean nago beste panpinekin jolasten. Oso ondo ari naiz pasatzen, Saioak panpin piloa eta politak bait ditu. Bere gelan nago orain, polita dela? Ikusten al nauzue? 
Aguuur!

Trankas telebistan



Kaixo!
Hemen nago ! Trankas naiz eta oso urduri nago! "Atrapa un millón" programan nago, oraindik ez dut dirurik galdu! A zer nolako emozioa!! Oso pozik nago!!


Etxeko lanak "Guatxiak" dira


Kaixo!
Berdi naiz. Badakizu non nagoen? Telmoren etxean nago eta badakizu zer ari naizen egiten? Nere etxeko lanak eta oso ondo egin ditut. Neretzat oso "guatxia" da baina batzuetan, zailak direnean,  ez zait gustatzen ezer.
Berdi.

Doraemon katuari mimitoak egiten


Kaixo,
Doraemon naiz eta Luna-ri mimitoak egiten ari naiz eta egia esan oso xuabea da, bere aurpegia oso moñoñoa da. Asko jaten du, oso maitagarria da eta begiak oso disdiratsuak ditu. Hainbeste gustatzen zait bere ondoan egotea! Egun osoa pasako nuke bere ondoan. Horrelako katu bat izan nahi nuke.

Margari etxeko lanak egiten


Kaixo!!

Margari naiz eta oso langilea naizenez, hementxe ikus nazakezue etxeko lanak egiten. Pozik nago ondo atera zaizkitelako.

Spiderman Erroman


Kaixo denoi!!

Spiderman naiz eta hemen ikusten nauzue Erroman oporretan!! Batikanoa eta Koliseoa bisitatu ditut eta oso politak dira eta zuei erakutsi nahi dizuet.


Minnie txupatxusa jaten


Kaxio Minnie Mouse naiz eta txupatxus handi bat jaten ari naiz Aneren etxean. marrubizkoa da eta oso goxoa dago! Aguuur!!
Minnie