Gelako lagunen abenturak

Gelako lagunen abenturak.

2012/12/17

Buruhandiekin herriko festetan



Kaixo, herriko festak izan dira eta buruhandiak egon dira. Hasieran oso urduri nengoen. 21 zaplasteko jo didate eta oso ondo pasa dut. Ondoren etxera joan ginen. Agur lagunok!


 Eneko Arocena

Dekorazio lanetan!




Kaixo,

Gaur Noraren etxera joan naiz, eta eguberrietako zuhaitza jarri dugu. Ondoren bolatxoak eta jaiotzak jarri ditugu eta oso politak gelditu zaizkigu.

Gero kaja guztiak  trasterora bueltatu ditugu.

Eguna bukatu denean etxea txukuna eta apaina gelditu zaigu.

Orain Jesusen jaiotza itxoitea besterik ez daukagu (beno, eta Erregeen etorrera baita, noski!)

Eguberri on!

Jolasean




Kaixo ni Epiren etxera joan naiz jolastera eta han harrapaketan , izkutaketan eta ordenagailuarekin jolastu gara.
Agur. 

Ze polita zuhaitza!



Ummm   ze  polita  jarri  dugun  zuhaitza!   Orduan  opari 

asko  edukiko ditut.  Horrela   hobeto,  aio  pelaio!

2012/12/16

Jaiotza jartzen



Gaur jaiotza jarri det eta Maria , Jose eta Jesusekin argazki bat egin naiz

Jack Sparrow beldurgarria...



Kaixo:

Nik Jack Sparrow dut izena. Barkuaren kapitaina naiz, eta oraintxe bertan ezin det hitzegin, zeren gerra txiki bat egiten nago.
Hementxe daukazue gerra honen argazki bat.

Agur

Ipuin kontaketa




Kaixo!
Ni Bartolo naiz eta Txikiri eta Dormiloneri ipuin bat kontatzen ari naiz.
Hasiera kontatuko dizuet:
Antzina, behi, ardi, txakur, katu eta animalia guztiek, eta belar eta arbolek hitz egiten zutenean..........
 
Aguuuuuuuuuuuur!!!!!!!!
Bartolo

Gabonetako prestaketak


Ni Babau naiz. Txakur txiki bat. Gaur a zer ondo pasa dudan Gabonetako zuhaitza jartzen! eta gehien gustatu zaidana, zuhaitzari izarra jartzea izan da. Agur lagunok! Laister arte!

Jaiotza jartzen!


Lehengo astean jaiotza jarri nuen, hotz asko egiten zuen eta nere lagun landerrek txano gorri bat jarri zidan hotzik ez pasatzeko.

2012/12/14

Bugs Buni jolasean



Kaixo!!

Ni  Bugs Buni naiz  eta ni  Benon. Gaur  harrapaketan  jolastu  gara  ,
orain  lotara  goaz  bueno  aguuuuuuuuuuuuuuuuuuur!  

2012/11/07

Buuuu... Beldurra!!!




Halloween!!!  Ze  beldurra!   A ze  sustoak   eman  dizkidate mounstroz  jantzita    eta  kalabera  beldurgarria
Baina  berez  oso  ondo  pasa  dut   eta  gainera   bizkotxoa oso  goxoa  eta   handia  zen. Eta  gero  3  lagun  egin  ditut.

2012/10/30

Epi perretxikotan



Kaixo ni Epi naiz,  atzo mendira joan nintzen eta horrelako ontto handiak aurkitu nituen eta gainera oso dibertigarria izan zen.

                                             Agur nire lagunak beste bat arteeeeeeeeeeeeeeeee!!!

2012/10/29

Trancas parrandan doa!

Kaixo: Gaur arrantza egitera joan gara nire laguna Luna eta ni, gero parranda pixka bat egingo dugu, eta ez gara hamabiak arte itzuliko etxera. Agur!

Spiderman planetarium-era joan da

Kaixo Spiderman naiz eta hemen nago Donostiako zientzia museoan, Planetarium-era joan naiz Adur eta bere familiarekin. Han gauza asko ikasi ditut: adibidez,zelulak izan zirela lehenengo izaki bizidunak. Oroigarri bezala argazki hau ekarri dizuet, ni eta Einsten. Aguuur!

Margari gure lagun berria

Kaixo: Margari naiz. Asteburuan Heleneren etxean egon naiz eta gauza pilo bat egin genituen. Lehenik Wii-an jolasten ibili ginen, baina Helenek beti irabazten zidan. Ondoren bazkaldu egin genuen kalabazazko purea eta petxuga ummm! Zein gozoa! Gero pasteltxoak ere egin ditugu: eztizkoak, fruitu lehorrezkoak, txokolatezkoak, azukrezkoak... Azkenik, telebista ikustera joan ginen. Margari

Minnie beldurrez

Hementxe nago ni, Geronimo Stilton irakurtzen. Oso dibertigarria da gainera, azkenetako orriadeetan joku batzuk daude eta gaztelu bat ere badago, oso beldurgarria dena. Niri beldur pixka bat ematen dit baina ez da ezer. Momia pila daude eta gauean mamu asko. Aguuuuur!!! Minnie

Goofy ezkutaketetan jolasten

Kaixo: Gaur izkutaketetan jolastu dut familiarekin eta oso ondo pasa dut, gainera ilunpetan jolastu dugu, baina linternarekin ezerrekin ez txokatzeko.

Doraemon eta dordoka

Kaixo lagunak! Gaur Naiaren etxera joan naiz eta bere dordoka erakutsi dit. Asko-asko gustatu zitzaidan. Gainera, argazkia atera zigutenean ere ez nion bistarik kendu. Agur lagunak eta laster arte!

Berdi ihesi

Berdi eta biok arazo larri batean sartu ginen baina azkenean ihes egitea lortu genuen!

Barrancas eta Erreala

Kaixo Argazki honetan Alexen etxean agertzen naiz futboleko kolekzioa egiten. Alexenk badakienez, errealzale amorratua naizela, Talde osoarekin argazki bat atera dit.

2012/10/04

Mickie eta bere lagun berria

Kaixo: Mickie naiz eta gaur Iñakiren etxera joan naiz jolastera. Tigrea ezagutu dut. Oso ondo pasa dut harekin jolasean. Harrapaketetan, izkutaketetan, brilet-ean, partxisean, saskibaloiean eta beste hainbat jolas dibertigarretan. Gero telebista ordu betean ikusi dugu eta ordenagailuan jolasean ibili gara. Azkenik arraiari jatekoa eman diogu eta eseri eta argazki hau atera dugu.

Goofy ohera doa

Kaixo: Goofy naiz eta lo egitera noa. Oso oso nekatutaa nago,bart,berandu sartu nintzen ohera eta. Hainbeste parranda egin eta gero oso nekatuta nago. Odoloiiiin!!

Berdi ingelesa ikasten

Kaixo: Hemen nago, Berdi ingelesa ikasten eta zenbakiekin hasi naiz, one, two, three eta gero animaliekin hasiko naiz. Beno, utzi egin behar zaituztet. Bye-bye!

Spiderman eta bere oparia

Kaixo: Ni Spiderman naiz eta Luciari oparitu diodan koadroarekin nago argazki bat ateratzen. Nire aitak marraztu koadro hau.Luciaren melrendolan txupi-piruli pasa dug!!

2012/09/25

Eurodisneyra bidaia


Nere lagun Sara eta bere familiarekin Eurodisney-en egon gara asteburua pasatzen. Bertan Mickey ezagutzeko aukera izan genuen, a ze suertea!

Baserrian!

 Atzo aitonaren baserrira joan nintzen. Ederki pasa genuen lanean!

2012/09/19

Motorrean!!


Kaponatak moto berria erosi du eta oso pozik dago!! Brum brummmm!! Gero arte lagunok!!

Hamsterrarekin jolasean


KAIXO!

GAUR  MIKELEN HAMSTERRAREKIN  ARGAZKI  BAT  ATERA DUT.  HAMSTERRAK KOKO DU IZENA ETA  LAGUNAK  EGIN  GARA. BENETAN OSO ONDO  PASA  DUT.

AGUR.

2012/05/16

Port Aventuran asteburu pasa

 

Asteburu luze honetan Port Aventuran pasa dut. Apirilak 28/ maiatzak1 bitartean. Bai ondo pasa dugula. Gomendatzen dizuet


Burgin asteburu pasa

Kaixo ,ni Triki naiz .
Asteburu luze honetan Burguira joan naiz eta eguraldi txarra egiten zuenez almadia ez zen jaitxi .
Eguraldi txarra egiten zuenez frontoian eskulan batzuk egin genituen :  txotxongiloak eta loreak.
Agur Triki .

2012/05/04

Berdi telebista ikusten


Ni Berdi naiz eta erabaki dut gaur goizean telbista ikustera joango naizela. Horton pelikula ikusi nahi dut. Horton pelikula bukatu denean oso-oso dibertigarria iruditu zait. Animali asko-asko zeuden: kanguroak, tximu asko eta animali gehiago. Berdi pelikula ikusten ari zela bat- batean animali guztiak etxera sartu ziren. Nere bi ahizpak ikaratu egin ziren. Denbora bat pasa eta gero, animaliak bearien etxera joan ziren.

2012/04/23

Goofi "pizzero"




Kaixo:
Goofi naiz eta pizza bat egiten saiatu naiz. Nahiko ondo atera zait. Nahi baduzue piska bat eremango dut eskolara. Beno, utzi egin behar zaituztet.
Astelehenerarte!

Minnie kromoekin



Kaixo:
Minnie naiz eta hemen nago Alexen album-ean kromoak sartzen. Pakete bat erosi nuen eta Errealeko bi tokatu zitzaizkidan.

2012/04/16

Goofy eta PSP-a


Kaixo!

Ni, hemen nago,`poz-pozik PSP-an jolasten.






Minnie kanping-ean oporretan




Kaixo!
Minnie naiz. Aste Santuan Frantziako kanping batean egon naiz. Argazki honetan ka`npigneko igerilekuan nago eguzkia hartzen. Oso ondo pasa dut eta gainera mini clubean eskolako lanak egin ditut. Aguuuur
Minnie




Barrancas Elizara





Kaixo!
Barrancas naiz eta Helduaingo elizara joan naiz mezetara Aste Santuko ostegun Santua ospatzera eta eliza oso polita da. Aguuuur!

Doraemon Karate egiten




Kaixo!
Karate ikasten ari naiz, teknika batzuk dakizkit eta oso ona naiz, batzuk irabazten didate eta beste batzuk ez didate irabazten. Besteak ere onak dira!



Trancas gosaltzen



Hemen nago ni, gosaltzen. Mmmmmm! zer goxoa dagoen Cola cao-a eta baita gailetak ere!





2012/03/18

2012/03/14

Koko telebista ikusten


Kaixo, ni Koko naiz!

Igande arratsaldean telebistan Doraemon ikusi nuen. Oso dibertigarria izan zen. Espero dut berriro ere ikustea. Agur.

Hurrengorarte

2012/03/06

PRAKALUZE LOTAN

Prakaluze atzo oso gaizki egin zuen lo, nekaturik zegoen. Gaur oso ondo dago, sofan lo egin duelako.

Pintxito altxor gainean

Ibili eta ibili azkenean altxorra aurkitu det. Gauza pilo bat erosiko ditut. Oraintxe bertan zerbait erostea nijoa, aio!!

White festa batean

Kaixo, nire lagunekin jolasten ari naiz. Txiki eta horitsu, oso ondo pasatzen ari naiz !

2012/03/05

puxika siestan



Kaixo, ni Puxika naiz eta nire ondoan daudenak, Artzauna, Martin eta Txuri dira, siesta bat ari gara egiten.

Minnie futbolean



Hemen nago futbolean jolastu aurretik begira. Tolosako kamiseta jantzi dut eta oso, oso polita da eta nire anaia jazten ari da. Orain, futbolean jolastuko dut beste lagunekin batera.