Gelako lagunen abenturak

Gelako lagunen abenturak.

2015/10/28


ERDI AROKO AZOKAN


Igandean  Hartzatxoa  gurekin etorri zen Donostiara, Erdi Aroko Azoka ikustera. Jende asko eta denda asko zegoen. Dendetan postreak, mineralak, xaboiak, eskumuturrekoak, gazta eta txorizo onak …zegoen. Arranoa, hontzak.. ikusi genituen.  Kotxean sartu ginenean, Iker eta biok lo hartu genuen. Gero futbolean jolastu ginen etxean, eta oso ondo pasa genuen!


2015/10/23

MARGARI ETXEKO LANETAN


Kaixo Margari naiz, Paularen etxean nago eta oso ondo pasatzen ari naiz.
Paularen etxean afaria prestatzen lagundu diot, etxeko lanak egiten, eta mahaia jartzen. Oso ondo pasa nuen gauz horiek egiten, baina telebista ere  ikusi genuen, eta ipad-arekin ere ibili ginen.

IZAR BIHURRIKERIETAN


Kaixo Izar naiz eta Mirariren etxean nago bihurrikeriak egiten.
Lagun asko egin ditut, Asno, Boby...
Nintendoarekin jolastu naiz eta goxokiak jan ditut.
Ez dut eskolara bueltatu nahi.

WHISKY ETA ARRAINAK

Kaixo, Whisky naiz eta Marenen etean astebat pasatzen ari naiz. Egunero arrainei janaria botatzen diet.
Arrain bat oso handia da, ia ni bezalakoa. Espero dut hurrengo etxea horrrelako dibertigarria izatea.

TRANCAS GIDATZEN

Kaixo, Trankas naiz. Aste hau Anerekin pasatzen ari naiz. Argazki honetan eskolatik kotxez ekartzen nago, primerako gidaria naiz!!!
Gero etxeko lanak egin eta afalduko dugu. Oso ondo ari naiz pasatzen, espero dut hurrengo etxean ere beraien kotxea niri uzte!!!




Mickey Mouse

Kaixo Mickey Mouse naiz, eta Andoniren etxean nago txirula eta gitarra jotzen du eta gustatzen zait gitarra jotzea.Uste dut ni ere jotzen hasiko naizela agur!!!!!!!!!

SPIDERMAN GOSALTZEN



Kaixo spiderman naiz eta LauraREn etxean nago, Orain esnatu gara eta gosaltzera etorri gara sukaldera. Aste osoan colacaO-a gailetekin gosaldu dut eta oso goXoa zegoen.Espero dut Hurrengo etxean gosaria oso ona egotea.
AGUR!!!!!

BERDI HEGAZKINEAN

Kaixo, berdi naiz!!Julenen etxean nago Julenenkin jolasean eta oso gustora nago. Julenel oso ondo tratatu nau eta hurrengo etxean ere ederki egotea espero dut... Gero arte!!

JONEREN ETXEAN!!


 Lehen Jonerekin mendirajoan naiz, oso ondo pasa dut baina asko zikindu gara. 
Orain bainatu egin behar naiz, han darot Jone. Utzi behar zaituztet, Agur!!

BARRANCAS KITARRA IKASTEN



Kaixo,  Barrankas  naiz, Mikelen  etxean  nago  eta  kitarra  ikasten  ari  naiz. Ez  dut  partiturarik, baina  Mikelek  laister  emango  dizkit.
Espero  dut  hurrengo  etxea  hau  bezalakoa  izatea.

2015/10/21

Asteburua Marcosekin



Kaixo:
Asteburu honetan Marcosen etxean egon naiz. Fifa 15ean jolastu gara eta Marcosek izugarrizko gola sartu du.Harrituta geratu naiz! Arratsaldean  lo egin dugu eta gero pilotarekin ibili gara. Lagun berriak egin ditut, eta gainera ni bezalako bi hartz zeuden.
Oso ondo pasa dut. Agur!!!