Gelako lagunen abenturak
Gelako lagunen abenturak.
2012/10/29
Trancas parrandan doa!
Kaixo:
Gaur arrantza egitera joan gara nire laguna Luna eta ni, gero parranda pixka bat egingo dugu, eta ez gara hamabiak arte itzuliko etxera.
Agur!
Spiderman planetarium-era joan da
Kaixo Spiderman naiz eta hemen nago Donostiako zientzia museoan, Planetarium-era joan naiz Adur eta bere familiarekin. Han gauza asko ikasi ditut: adibidez,zelulak izan zirela lehenengo izaki bizidunak. Oroigarri bezala argazki hau ekarri dizuet, ni eta Einsten.
Aguuur!
Margari gure lagun berria
Kaixo:
Margari naiz. Asteburuan Heleneren etxean egon naiz eta gauza pilo bat egin genituen. Lehenik Wii-an jolasten ibili ginen, baina Helenek beti irabazten zidan. Ondoren bazkaldu egin genuen kalabazazko purea eta petxuga ummm! Zein gozoa! Gero pasteltxoak ere egin ditugu: eztizkoak, fruitu lehorrezkoak, txokolatezkoak, azukrezkoak... Azkenik, telebista ikustera joan ginen.
Margari
Minnie beldurrez
Hementxe nago ni, Geronimo Stilton irakurtzen. Oso dibertigarria da gainera, azkenetako orriadeetan joku batzuk daude eta gaztelu bat ere badago, oso beldurgarria dena. Niri beldur pixka bat ematen dit baina ez da ezer. Momia pila daude eta gauean mamu asko.
Aguuuuur!!!
Minnie
Goofy ezkutaketetan jolasten
Kaixo:
Gaur izkutaketetan jolastu dut familiarekin eta oso ondo pasa dut, gainera ilunpetan jolastu dugu, baina linternarekin ezerrekin ez txokatzeko.
Doraemon eta dordoka
Kaixo lagunak!
Gaur Naiaren etxera joan naiz eta bere dordoka erakutsi dit. Asko-asko gustatu zitzaidan. Gainera, argazkia atera zigutenean ere ez nion bistarik kendu. Agur lagunak eta laster arte!
Barrancas eta Erreala
Kaixo
Argazki honetan Alexen etxean agertzen naiz futboleko kolekzioa egiten. Alexenk badakienez, errealzale amorratua naizela, Talde osoarekin argazki bat atera dit.
2012/10/04
Mickie eta bere lagun berria
Kaixo:
Mickie naiz eta gaur Iñakiren etxera joan naiz jolastera. Tigrea ezagutu dut. Oso ondo pasa dut harekin jolasean. Harrapaketetan, izkutaketetan, brilet-ean, partxisean, saskibaloiean eta beste hainbat jolas dibertigarretan. Gero telebista ordu betean ikusi dugu eta ordenagailuan jolasean ibili gara. Azkenik arraiari jatekoa eman diogu eta eseri eta argazki hau atera dugu.
Goofy ohera doa
Kaixo:
Goofy naiz eta lo egitera noa. Oso oso nekatutaa nago,bart,berandu sartu nintzen ohera eta. Hainbeste parranda egin eta gero oso nekatuta nago.
Odoloiiiin!!
Berdi ingelesa ikasten
Kaixo:
Hemen nago, Berdi ingelesa ikasten eta zenbakiekin hasi naiz, one, two, three eta gero animaliekin hasiko naiz. Beno, utzi egin behar zaituztet.
Bye-bye!
Spiderman eta bere oparia
Kaixo:
Ni Spiderman naiz eta Luciari oparitu diodan koadroarekin nago argazki bat ateratzen. Nire aitak marraztu koadro hau.Luciaren melrendolan txupi-piruli pasa dug!!
2012/09/25
Eurodisneyra bidaia
Nere lagun Sara eta bere familiarekin Eurodisney-en egon gara asteburua pasatzen. Bertan Mickey ezagutzeko aukera izan genuen, a ze suertea!
2012/09/19
Hamsterrarekin jolasean
KAIXO!
GAUR MIKELEN HAMSTERRAREKIN ARGAZKI BAT ATERA DUT. HAMSTERRAK KOKO DU IZENA ETA LAGUNAK EGIN GARA. BENETAN OSO ONDO PASA DUT.
AGUR.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








