Gelako lagunen abenturak

Gelako lagunen abenturak.

2013/04/25



MOTXILA, MOTXILA, zu gabe...


Iñaxiren mezua entzutea merezi du!!

Gaur  ordenagailuan   egon   naiz   gau   guztia   eta  azkenean   begiak gorriak jarri zaizkit  bideo asko ikusi ditudalako. Eta Albak azkenean ordenagailua kendu dit. Gaur telebista ikustera joango naiz...
                                           jijijijijijiji!!!


2013/04/22

Badakizue nere atzeko herria zein den?
Zer nolako altuera dagoen! Ufffff! Ze beldurra!

Kaixo lagunok!!! Zemuz? Ni oso ondo Telmoren etxean,futbolean jolasten,Telmoren lehengusuekin jolasten...Beno ni joan egin behar naiz berriro jolastera.Hurrengo arte!!!

2013/04/18

kaixo, aste honetan Xabierren etxean nago .
Liburu pilo bat ditu: Kikarenak,Gormitirenak eta abar.
Beno lagunak liburuak irakurtzen jarraituko dut.
Aio!

2013/03/14

Kaixo,  ikusten duzuenez txapeldun bat eginda nago. Hemen gustatzen zaizkidan trofeoak!!



2013/03/13



BELTXI NAUZUE, HEMEN NAGO ORDULARIARI BEGIRA, EA BAZKALTZEKO ORDUA IRISTEN DEN...HAU GOSEAAA!!



KAIXO LAGUNOK! MARTAREN ETXEAN PASA DITUT EGUN BATZUK ETA
GITARRA JOTZEN IKASI DUT.BERE  FAMILIA  OSO ATSEGINA DA .OSO ONDO PASA DUT BERE ETXEAN!!!!

2013/03/11

Petardoekin jolasean




GAUR MIKELEN PETARDOEKIN JOLASTEN ARITU NAIZ. BAINA ASKO BELDURTU NAIZ. HALA ERE OSO ONDO PASA DUT ORAIN ARTE INOIZ EZ NAIZ IBILI PETARDOEKIN ETA…

AGUR LAGUNOK

Mikelen sorginarekin




AAAAAH!!!!!!!!!!!!! ZER BELDURRA PASA DUT!!!!!
GAUR MIKELEN BURU HANDIAREKIN IBILI NAIZ ETA BARRUAN SARTU NAIZ, BAINA BELDUR PILA BAT EMAN DIT. AGUR LAGUNOK.

2013/02/19


Kaixo lagunok!!
Izaskunera joan nintzen txangora  eta han,kroketa asko jan nituen.
Gero,niretzako etxetxo bat egin zidaten. Etxetxoa oso ondo dago
Bakarrik telebista bat falta da!
Beno lagunok oso ondo pasa dut zuekin espero dut berriro zuekin egotea.


2013/02/15


Kaixo  ni  Lur  naiz  eta  Jacan  nago eta guay!!  Iratirekin  eskiatzera noa eta egia esan hotz handia egiten du.
Nik  ilea marroia daukat  eta  oso azal suabea daukat.
Nire begiak ere marroiak  eta  oso borobilak  dira eta asko gustatzen zaizkit.
Belarriak  ere motzak dira.

                      AGUR  LAGUNAK


2013/02/05


Kaixo lagunok! ni Lur naiz eta nire kamiseta,pilotak eta trofeoarekin nago. Txapelduna naiz!!

2013/02/01

Txerri txuleta doktorea


Kaixo, lagunok!

Doctor Chuleta de Cerdo dut izena, eta Mariaren etxean bizi naiz.

Berak gitarra jotzen erakutsi dit, eta orain jo eta jo nago.

Beno,utzi egin behar dizuet.
  
Agur!

2013/01/25

Bartzelonako hartza


Kaixo! Ni Bartzelonako hartza naiz.
Gaur Jonen etxera joan naiz, Bartzelonako partidua ikustera, eta bide batez inauterietako oparitu didan Bartzelonako mozorroa probatzera. Berak txilaba berria probatu du eta berari, niri bezala, oso ondo geratzen zaio.
Agur lagunok! Eta ez ahaztu, oso ondo pasa inauterietan!