Gelako lagunen abenturak

Gelako lagunen abenturak.

2014/11/05

Trankas telebistan



Kaixo!
Hemen nago ! Trankas naiz eta oso urduri nago! "Atrapa un millón" programan nago, oraindik ez dut dirurik galdu! A zer nolako emozioa!! Oso pozik nago!!


Etxeko lanak "Guatxiak" dira


Kaixo!
Berdi naiz. Badakizu non nagoen? Telmoren etxean nago eta badakizu zer ari naizen egiten? Nere etxeko lanak eta oso ondo egin ditut. Neretzat oso "guatxia" da baina batzuetan, zailak direnean,  ez zait gustatzen ezer.
Berdi.

Doraemon katuari mimitoak egiten


Kaixo,
Doraemon naiz eta Luna-ri mimitoak egiten ari naiz eta egia esan oso xuabea da, bere aurpegia oso moñoñoa da. Asko jaten du, oso maitagarria da eta begiak oso disdiratsuak ditu. Hainbeste gustatzen zait bere ondoan egotea! Egun osoa pasako nuke bere ondoan. Horrelako katu bat izan nahi nuke.

Margari etxeko lanak egiten


Kaixo!!

Margari naiz eta oso langilea naizenez, hementxe ikus nazakezue etxeko lanak egiten. Pozik nago ondo atera zaizkitelako.

Spiderman Erroman


Kaixo denoi!!

Spiderman naiz eta hemen ikusten nauzue Erroman oporretan!! Batikanoa eta Koliseoa bisitatu ditut eta oso politak dira eta zuei erakutsi nahi dizuet.


Minnie txupatxusa jaten


Kaxio Minnie Mouse naiz eta txupatxus handi bat jaten ari naiz Aneren etxean. marrubizkoa da eta oso goxoa dago! Aguuur!!
Minnie

2014/09/23

Ebro ibaira bixita



                                          kaixo  txakurtxo  panpina  nahiz.Ibai  hau ebro da
                                           eta Logroñotik  pasatzen  da.
                                           Emen zuhaitz  hasko  daude eta fijatzen bazara
                                            urrutian  etxeak daude .Beno utzi egingo dizuet
                                                                        Agur.

2013/11/27

Lili



Kaixo, lagunok:
Asteburu honetan Mariaren etxean pasa dut gaua
eta larunbatean Mariaren urtebetetzeak izan ziran.
Tableta oparitu zioten eta niri pixka bat jolastea
utzi zidan (ni konbentzitu nion). Gainera, merendolan
 karameloz eta gominolaz empatxoa hartu nuen.
Baina ala ere, oso ondo pasa nuen.

                                                                Agur!!!!!!!!!!!!!!!   

2013/11/21

Kaixo lagunok!


Kaixo lagunok!!!Zer moduz zaudete? Ni bikain nago. Oraintxe atera naiz bainuontzitik eta Iratik ea zorriak ditudan begiratu dit. Ez dut bat ere zorririk, beno hori esan dit behintzat...Badakizue zer? Hori egin eta gero txano antzeko gauza arraro arraro bat jarri dit buru gainean. Eta orain, Iratik bi azenario goxo  emango dizkit. Beno, gero beste bat emango dit de propina, oso ondo portatzen naizelako.

Ai,ai,ai…berandutu egingo zait!! Iratirekin geratu naiz tea hartzeko, gero arte!

2013/11/08

Lur



Kaixo, lagunok:

Asteburu honetan Mariaren etxean egon naiz eta 
oso ondo pasa dut. Gainera, kaskoak utzi dizkit (ni
konbentzitu diot) musika entzuteko.

      Inoiz ez nuen pasa hain ondo!
        LUR     

Ilun



Kaixo: Ilun naiz, Nahiaren etxean egon naiz jolasean.  Modelotan eta aita eta amatan egon gara jolasten. Oso ondo pasa dut. Bere etxean, nire ahizpa  ikusi dut,  Hartz Txiki du izena.  Nire lehengusuak ere, Hartz Handi eta Hartz Beltz izena dute. Lur ezagutzen zutela esan zidaten, lehengoan Nahiaren etxera joan zelako. Gogoa dut Txispa eta Lili  nere ahizpa eta lehengusuak ezagutzera joateko. Nahiak bere betaurreko politak eta gabardina jantzi dit, kalean euria ari delako. Zein polita nagoen! Asko gustatu zait Nahiaren etxera joatea!

Agur,familia!
Maite zaituztet ahizpa eta lehengusuak!

Laster arte!

2013/10/23

2013/10/01

Epi birziklatzen


Kaixo ni Epi naiz eta gaur Ismeneren etxean zaborra jasotzera joan naiz eta oso ondo pasa dut. Ismeneri reziklatzea oso garrantzitsua dela erakutsi diot.

Agur!!

Epi.