Gelako lagunen abenturak

Gelako lagunen abenturak.

2012/12/17

Buruhandiekin herriko festetan



Kaixo, herriko festak izan dira eta buruhandiak egon dira. Hasieran oso urduri nengoen. 21 zaplasteko jo didate eta oso ondo pasa dut. Ondoren etxera joan ginen. Agur lagunok!


 Eneko Arocena

Dekorazio lanetan!




Kaixo,

Gaur Noraren etxera joan naiz, eta eguberrietako zuhaitza jarri dugu. Ondoren bolatxoak eta jaiotzak jarri ditugu eta oso politak gelditu zaizkigu.

Gero kaja guztiak  trasterora bueltatu ditugu.

Eguna bukatu denean etxea txukuna eta apaina gelditu zaigu.

Orain Jesusen jaiotza itxoitea besterik ez daukagu (beno, eta Erregeen etorrera baita, noski!)

Eguberri on!

Jolasean




Kaixo ni Epiren etxera joan naiz jolastera eta han harrapaketan , izkutaketan eta ordenagailuarekin jolastu gara.
Agur. 

Ze polita zuhaitza!



Ummm   ze  polita  jarri  dugun  zuhaitza!   Orduan  opari 

asko  edukiko ditut.  Horrela   hobeto,  aio  pelaio!

2012/12/16

Jaiotza jartzen



Gaur jaiotza jarri det eta Maria , Jose eta Jesusekin argazki bat egin naiz

Jack Sparrow beldurgarria...



Kaixo:

Nik Jack Sparrow dut izena. Barkuaren kapitaina naiz, eta oraintxe bertan ezin det hitzegin, zeren gerra txiki bat egiten nago.
Hementxe daukazue gerra honen argazki bat.

Agur

Ipuin kontaketa




Kaixo!
Ni Bartolo naiz eta Txikiri eta Dormiloneri ipuin bat kontatzen ari naiz.
Hasiera kontatuko dizuet:
Antzina, behi, ardi, txakur, katu eta animalia guztiek, eta belar eta arbolek hitz egiten zutenean..........
 
Aguuuuuuuuuuuur!!!!!!!!
Bartolo

Gabonetako prestaketak


Ni Babau naiz. Txakur txiki bat. Gaur a zer ondo pasa dudan Gabonetako zuhaitza jartzen! eta gehien gustatu zaidana, zuhaitzari izarra jartzea izan da. Agur lagunok! Laister arte!

Jaiotza jartzen!


Lehengo astean jaiotza jarri nuen, hotz asko egiten zuen eta nere lagun landerrek txano gorri bat jarri zidan hotzik ez pasatzeko.

2012/12/14

Bugs Buni jolasean



Kaixo!!

Ni  Bugs Buni naiz  eta ni  Benon. Gaur  harrapaketan  jolastu  gara  ,
orain  lotara  goaz  bueno  aguuuuuuuuuuuuuuuuuuur!  

2012/11/07

Buuuu... Beldurra!!!




Halloween!!!  Ze  beldurra!   A ze  sustoak   eman  dizkidate mounstroz  jantzita    eta  kalabera  beldurgarria
Baina  berez  oso  ondo  pasa  dut   eta  gainera   bizkotxoa oso  goxoa  eta   handia  zen. Eta  gero  3  lagun  egin  ditut.

2012/10/30

Epi perretxikotan



Kaixo ni Epi naiz,  atzo mendira joan nintzen eta horrelako ontto handiak aurkitu nituen eta gainera oso dibertigarria izan zen.

                                             Agur nire lagunak beste bat arteeeeeeeeeeeeeeeee!!!

2012/10/29

Trancas parrandan doa!

Kaixo: Gaur arrantza egitera joan gara nire laguna Luna eta ni, gero parranda pixka bat egingo dugu, eta ez gara hamabiak arte itzuliko etxera. Agur!

Spiderman planetarium-era joan da

Kaixo Spiderman naiz eta hemen nago Donostiako zientzia museoan, Planetarium-era joan naiz Adur eta bere familiarekin. Han gauza asko ikasi ditut: adibidez,zelulak izan zirela lehenengo izaki bizidunak. Oroigarri bezala argazki hau ekarri dizuet, ni eta Einsten. Aguuur!

Margari gure lagun berria

Kaixo: Margari naiz. Asteburuan Heleneren etxean egon naiz eta gauza pilo bat egin genituen. Lehenik Wii-an jolasten ibili ginen, baina Helenek beti irabazten zidan. Ondoren bazkaldu egin genuen kalabazazko purea eta petxuga ummm! Zein gozoa! Gero pasteltxoak ere egin ditugu: eztizkoak, fruitu lehorrezkoak, txokolatezkoak, azukrezkoak... Azkenik, telebista ikustera joan ginen. Margari