Triki naiz, hotza asko dut, orduan, tximeneta piztu dut eta ondoan jarri naiz .. eta ipurdia sutan daukat ... goxo, goxo nago, je, je ... Espero dut ez hotz gehiago pasatzea.
Kaixo, ni Muki naiz Tolosako txakur tronpeta-jole handiena. Laster inauteriak datoz eta su ensaiatzen ari naiz, baino gauzatxo bat gertatzen zait, tronpeta oso luzea da eta ez naiz botoietara jo eta iristen. Norbaitek ba al du niri uzteko tronpeta txikiagorik?
Aiii!! ze ondo nagoen nire lagun desberdinekin. Hemen Elenaren lo gelan. Lagun guztiak txintxoak dira eta horregatik oso pozik nago.Bueno ni oso nekatuta nago eta lotara noa, aio!!!
Kaixo: Asteburu honetan , Inauterietako gauza batzuk egon naiz prestatzen. Formula 1eko pilotoz aterako naiz eta horretarako kotxea prestatzen ari naiz. Epi.
Gaur igandea da eta Ero-Etxeko krosa ikustera joan naiz. Nere gelako lagun asko ikusi ditut eta gainera oso ondo korri egin dute, denak helmugara iritsi dira ondo eta opari asko eman dizkiete. Oso ondo pasa dugu denak elkarrekin. Zorte ona eduki dugu goizean euria ari zuelako eta lasterketarako atertu egin du. Zin dagizuet datorren urtean nik ere parte hartuko dudala!!!, baina hortarako entrenatzea joan behar dugu guztiok.
Kaixo, Barrancas naiz, gaur Helenerekin TOPICeko ludotekara joan naiz. Gaur azkeneko eguna zenez, antzerki bat egin dugu txotxongilo guztiekin. Argazkian, jendeak egindako txotxongiloekin nago. Oso ondo pasa dut oporretan.
Kaixo Micky naiz opor hauetan elurra ikutu dut lehenengo aldiz. Alexek gauza asko erakutsi dizkit, eta bere eskiak jantzita oso ondo pasa dut. Ea noiz joaten naiuzen berriro elurretara!
Gabonak dira eta erregeek opari asko ekarri dizkidate. Gero opariak iriki ditut eta gero ospatu egin dut lehengusuekin, amona, aitonarekin eta gero amonaren etxean opariak iriki ditugu. Amonarekin eta aitonarekin bazkaldu dugu. Jaiotza eta gabonetako zuhaitza kendu dugu eta oso ondo pasa dut eta dibertitu naiz. Opariak irekitzean gogo ikaragarria nuen eta opariak ikusteko gogo ikaragarria neukan. Ahizparekin batera ireki ditut eta bioi ekarri dizkigute opari pila.